Sony Xperia M - Albumari buruz jakin beharrekoak

background image

Albumari buruz jakin beharrekoak

Erabili albuma kamerarekin ateratako argazkiak ikusi eta bideoak erreproduzitzeko, edo

gailuarekin partekatu duzun antzerako edukiak ikusteko. Zure argazkiei eta bideoei

geoetiketak gehitu eta munduko mapan ikus ditzakezu. Albumean, lineako zerbitzuetan,

adibidez, Picasa™ web albumetan edo Facebook™ zerbitzuan, kargatu dituzun

argazkiak eta bideoak ere ikus ditzakezu.
Albumetik zure argazki eta bideo gogokoenak parteka ditzakezu lagunekin haririk gabeko

Bluetooth™ teknologiaren bitartez, emailez, mezuen bitartez edo lineako zerbitzuen

bitartez. Halaber, oinarrizko editatze-zereginak egin ditzakezu argazkietan eta horma-

-paper gisa edo kontaktuen argazki gisa ezar ditzakezu argazkiok.

Albuma fitxaren ikuspegi orokorra

Fitxa hauek daude erabilgarri Albumean:

Argazkiak – zure gailuan gordetako argazki eta bideo guztiak ikusi.

Nire albumak – ikusi lineako albumak eta geoetiketatutako argazkiak eta bideoklipak

munduko mapa batean.

Albuma irekitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Albuma.

Zure gailua alde baterantz etzatean automatikoki pantailaren orientazioa aldatzen ez bada,

markatu

Biratu pantaila automatikoki karratua Ezarpenak > Pantaila-en.