Sony Xperia M - Ezarpenen ikuspegi orokorra

background image

Ezarpenen ikuspegi orokorra

Ezagutu gailuko ezarpenak, zure eskakizunen arabera pertsonalizatzeko.

Wi-Fi

Aktibatu edo desaktibatu Wi-Fi®, eskaneatu Wi-Fi® sare

erabilgarriak edo gehitu Wi-Fi® sare bat.

Bluetootha

Aktibatu edo desaktibatu Bluetooth™, bilatu Bluetooth™ gailu

erabilgarriak eta egin zure gailua beste Bluetooth™ gailu

batzuentzat ikusgai edo ikusezin.

Datu erabilera

Aktibatu edo desaktibatu datu trafikoa, eta jarraitu denbora

tarte jakin baterako zure datu erabileraren xehetasunak.

Gehiago...

Aktibatu edo desaktibatu hegaldi modua, konfiguratu VPN eta

sare mugikorrentzako ezarpenak eta gaitu gailua bere datu

konexioa Wi-Fi® publiko eramangarri gisa, USB lotura edo

Bluetooth™ lotura gisa partekatzeko. Horrez gain, NFC

funtzioa gaitu edo desgaitu dezakezu.

Dei ezarpenak

Kudeatu eta konfiguratu markatze finkoko telefonoen,

erantzungailuaren eta Interneteko deien ezarpena.

Soinua

Konfiguratu gailuak nola jo, dardara egin edo jakinarazten

duen, jakinarazpenak jasotzen dituzunean. Musikaren edo

audiodun musika, bideo, joko edo beste multimedia batzuen

ezarpenak zehazteko ere erabil dezakezu; baita horrekin

lotutako beste zenbait doikuntza zehazteko ere.

Pantaila

Gaitu pantailaren orientazioa aldatzeko, gailua biratzen

duzunean. Distira, letra tamaina eta pantailaren denbora muga

ere ezar ditzakezu.

Biltegia

Begiratu barruko memorian eta SD txartelean dagoen toki

erabilgarria. SD txartela ezabatu edo desmunta dezakezu

seguru kentzeko.

Bateriaren kudeaketa Aktibatu edo desaktibatu STAMINA modua. Gainera,

bateriaren egoera eta aplikazioek zenbat bateria kontsumitzen

duten ikus dezakezu.

Aplikazioak

Kudeatu abian diren aplikazioak, deskargatutako aplikazioak

eta SD txarteleko aplikazioak.

Xperia™

Sartu Xperia gailuari neurrira egindako ezarpen multzora,

adibidez, USB bidezko konexio moduaren ezarpenetara,

Internet ezarpenetara, pantailaren ispilutzearen ezarpenetara

eta Throw ezarpenetara.

Kokapen zerbitzuak

Gaitu edo desgaitu kokapenaren informaziora sartzea.

Segurtasuna

Babestu gailua hainbat blokeo eta pasahitz ezarrita. Google

Play™ dendakoak ez diren aplikazioak ere instalatzea baimen

dezakezu.

Hizkuntza eta idazketa Hautatu gailuaren hizkuntza, doitu testua idazteko aukerak eta

konfiguratu mintzamen ezarpenak.

Egin babeskopia eta

berrezarri

Egin datuen babeskopia eta berrezarri gailua.

Konfigurazio gida

Eskuratu zure gailua konfiguratzeko laguntza.

117

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Gehitu kontua

Gehitu kontua gailuan, adibidez, posta kontu bat edo

Google™ kontu bat.

Ordua eta data

Ezarri ordua eta data edo aukeratu sarearekin batera

emandako balioak. Hautatu data eta ordu formatu hobetsiak.

Erabilerraztasuna

Gaitu instalatutako erabilerraztasun zerbitzuak eta doitu

horrekin lotutako ezarpenak.

Garatzaileentzako

aukerak

Ezarri aplikazioen bilakaerarako aukerak. Adibidez, CPU

erabilera hasierako pantailan bistara dezakezu edo gailua

arazteko moduan sartzea ezar dezakezu USB konexioak

aktibo daudenean.

Telefonoari buruz

Ikusi gailuari buruzko informazioa, hala nola modeloaren

zenbakia eta seinalearen indarra. Gainera, softwarea egunera

dezakezu erabilgarri dagoen bertsio berriena izan dezan.