Aplikazioetako datuak ezabatu
Baliteke noizean behin aplikazioetako datuak ezabatu behar izatea. Hori egin beharko
duzu aplikazioaren memoria betetzen denean edo jokoen puntuazio altuenak ezabatu
nahi dituzunean, besteak beste. Halaber, zenbait aplikazioko sarrerako mezu
elektronikoak, SMSak eta MMSak ezabatu nahi izatea gerta daiteke.
Aplikazioetako cache guztia garbitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak.
3
Punteatu
Aplikazioak.
4
Punteatu aplikazio bat bertako cache guztia garbitzeko.
5
Punteatu
Ezabatu cachea.
Ezin da aplikazio batzuen cachea garbitu.
32
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Ezabatu instalatutako aplikazioak
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak.
3
Punteatu
Aplikazioak.
4
Hautatu ezabatu nahi duzun aplikazioa.
5
Punteatu
Desinstalatu.
Aurrez instalatutako aplikazio batzuk ezin dira ezabatu.