Lege-informazioa
SonyC1904/C1905/
Erabiltzailearen gida hau Sony Mobile Communications AB edo haren enpresa afiliatu batek argitaratu du, inolako
bermerik gabe. Sony Mobile Communications AB enpresak, egindako akats tipografiko, informazioaren zehaztasun
falta edo programa edo osagarrien hobekuntzen ondorioz, aldaketak egin beharko balitu, horiek edonoiz eta
jakinarazpenik gabe egiteko eskubidea du. Dena den, aldaketak Erabiltzailearen gida honen ondorengo
argitalpenetan gehituko dira.
©Sony Mobile Communications AB, 2013.
Eskubide guztiak erreserbatuta.
Gailuak eduki gehigarria, adibidez, dei tonuak, deskargatzeko, biltegiratzeko eta birbidaltzeko gaitasuna du. Eduki
horren erabilera hirugarrenek murritz edo debeka dezakete, eta murriztapen horiek copyright lege aplikagarriei
lotuta egon daitezke, baina horietara mugatu gabe. Zuk, eta ez Sony konpainiak, izango duzu zure gailura
deskargatzen edo handik birbidaltzen duzun edukiaren ardura osoa. Edozein eduki gehigarri erabili aurretik, ziurtatu
zilegi erabiltzera zoazela edo, bestela, erabilera hori egiteko baimenduta zaudela. Sony konpainiak ez dizu
ziurtatzen apartekoen edo hirugarrenen edukien zehaztasunik, osotasunik edo kalitaterik. Sony ez da inola ere zure
aparteko edukiaren erabilera okerraren edo hirugarrenen edukiaren arduradun izango.
Erabiltzailearen gida honetan hirugarrenek eskainitako aplikazioak edo zerbitzuak aipa daitezke. Programa edo
zerbitzu horiek erabili ahal izateko, baliteke hirugarren hornitzailearen zerbitzuan erregistratu behar izatea, eta
programek eta zerbitzuek erabilera baldintza gehigarriak izan ditzakete. Hirugarrenen webguneetan edo
hirugarrenen webguneen bidez sartutako aplikazioak erabili aurretik, irakurri webgune horien erabilera baldintzak eta
pribatutasun gidalerro aplikagarriak. Sony konpainiak ez du ziurtatzen edo bermatzen hirugarren batek eskainitako
webguneen eta zerbitzuen erabilgarritasunik edo funtzionamendurik.
Kendu bateria, lege informazioa ikusteko, esaterako, CE marka.
Hemen aipaturiko produktu eta konpainia guztiak marka komertzialak edo dagozkien jabeen marka erregistratuak
dira. Hemen berariaz eman gabeko eskubideak erreserbatuta daude. Gainerako marka bakoitzak bere jabea du.
Bisitatu
www.sonymobile.com helbidea, informazio gehiago eskuratzeko.
Irudi guztiak lagungarriak dira soilik; eta, baliteke egiazko gailuaren itxura zehatza ez izatea.
Microsoft enpresaren jabetza intelektualaren legeekin babestuta dago produktu hau. Microsoft enpresaren
lizentziarik gabe, debekatuta dago teknologia hau produktu honetatik kanpo erabiltzea edo banatzea.
Edukiaren jabeek Windows Media eskubide digitalen kudeaketa teknologia (WMDRM) erabiltzen dute haien jabetza
intelektuala babesteko, copyright-ak barne. Gailu honek WMDRM softwarea erabiltzen du WMDRM bidez
babestutako edukia atzitzeko. WMDRM softwareak edukia babesten ez badu, eduki babestua erreproduzitzeko
edo kopiatzeko WMDRM erabiltzeko softwarearen gaitasuna baliogabetzea eska diezaiokete edukiaren jabeek
Microsoft-i. Baliogabetzeak ez dio babesik gabeko edukiari eragiten. Babestutako edukiaren lizentziak
deskargatzen dituzunean, onartzen duzu Microsoft-ek lizentzietan baliogabetze zerrendak gehi ditzakeela.
Edukiaren jabeek WMDRMaren bertsioa berritzea eska lezakete haien edukia atzitzeko. Bertsio berritzea baztertzen
baduzu, ezingo duzu bertsio berritzea eskatzen duen edukia atzitu.
Produktu honek MPEG-4 visual eta AVC patenteen lizentzia du erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako,
bezeroak hauek egin ditzan: (i) MPEG-4 visual estandarraren ("MPEG-4 video") edo AVC estandarraren ("AVC
video") arabera bideoa kodetu eta (ii) kontsumitzaile batek jarduera pertsonal eta ez komertzial batean kodetutako
MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu, edo MPEG-4 edo AVC bideoak hornitzeko MPEG LA lizentzia duen bideo
hornitzaile batengandik lortutako MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu. Ez da ez lizentziarik, ezta lizentzia
inpliziturik ere ematen beste edozein erabilerarako. Informazio gehigarria, barneko erabilerei eta erabilera
promozionalei eta komertzialei erlazionatutakoa barne, MPEG LA, L.L.C. konpainiarengandik eskura daiteke. Ikus
http://www.mpegla.com. MPEG Layer-3 audio deskodetze teknologiaren lizentzia Fraunhofer IIS and Thomson-ek
eman du.
121
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.