Sony Xperia M - Argazki kameraren ezarpenak erabili

background image

Argazki kameraren ezarpenak erabili

Argazki kameraren ezarpenak doitzeko

1

Aktibatu kamera.

2

Ezarpen guztiak bistaratzeko, punteatu .

3

Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, editatu nahi bezala.

Pertsonalizatu argazki-kameraren ezarpenen panela

1

Kamera irekita dagoenean, ukitu ezarpen guztiak bistaratzeko.

2

Eduki ukituta mugitu nahi duzun ezarpena eta arrastatu nahi duzun lekura.

Ezarpena ezarpenen paneletik kanpora arrastatzen baduzu, aldaketa bertan behera utziko da.

Argazki kameraren ikuspegi orokorra

Arrunta

Aurreko kamera

Hautatu aurrealdeko kamera, zeure buruari argazkia atera nahi badiozu.

Irudiaren efektua

65

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Efektuak aplikatu argazkiei.

Agertokiaren hautapena

Erabili aurreprogramatutako eszena mota kamera ohiko egoeretan argazkia ateratzeko ezartzeko.

Panoramikoa

Erabili ezarpen hau angelu zabaleko argazki panoramikoak ateratzeko. Sakatu kamera tekla eta mugitu

kamera poliki alde batetik bestera.

Bereizmena

Aukeratu argazki tamainetako bat eta formatu ratioa argazkia atera baino lehen.

Bereizmen handiagoko argazkiek memoria gehiago behar dute.

5 MP 4:3

5 megapixeleko argazki tamaina 4:3 formatu ratioarekin. Egokia pantaila zabala ez duten gailuetan

ikusteko edo bereizmen handiarekin inprimatu nahi diren argazkietarako.

3 MP 16:9

3 megapixeleko argazki tamaina 16:9 formatu ratioarekin. Bereizmen handiko pantaila zabaleko

formatua. Full HD baino bereizmen handiagoa du. Pantaila zabaleko gailuetan ikusi nahi dituzun

argazkietarako egokia.

2 MP 4:3

2 megapixeleko argazki tamaina 4:3 formatu ratioarekin. Pantaila zabala ez duten gailuetan ikusi nahi

dituzun argazkietarako egokia.

2 MP 16:9

2 megapixeleko argazki tamaina 16:9 formatu ratioarekin. Pantaila zabaleko gailuetan ikusi nahi dituzun

argazkietarako egokia.

Flasha

Erabili flasha argazkiak ateratzeko, argi-baldintzak kaxkarrak direnean edo hondoko argia

dagoenean.

Automatikoa

Kamerak automatikoki zehaztuko du argi baldintzek flasha erabiltzea eskatzen duten ala ez.

Erabili flasha beti

Erabili ezarpen hau, atzeko planoa gaia baino distiratsuagoa denean. Horrela, nahi ez diren itzalak

kenduko ditu.

Desaktibatuta

Flasha desaktibatuta dago. Batzuetan argazkiaren kalitatea hobea izan daiteke flashik gabe, argi gutxi

dagoenean ere. Flashik gabe argazki on bat ateratzeko esku egonkorra izan behar duzu. Erabili

tenporizadorea argazkiak lausotzea ekiditeko.

Ekidin begi gorriak

Begietako kolore gorria murrizten du argazkia ateratzerakoan.

Tenporizadorea

Gailuari eutsi gabe atera ditzakezu argazkiak tenporizadorea erabiliz. Erabili funtzio hori

autorretratuak ateratzeko edo taldeen argazkiak ateratzeko, argazkiak guztiak ager

daitezkeen. Tenporizadorea erabili dezakezu ere argazkiak ateratzerakoan kamera

mugitzea saihesteko.

Aktibatuta (10 s.)

Ezarri 10 segundoko atzerapena, kamera tekla punteatzen duzunetik argazkia ateratzen denera arte.

Aktibatuta (2 s.)

Ezarri 2 segundoko atzerapena, kamera tekla punteatzen duzunetik argazkia ateratzen denera arte.

Desaktibatuta

Kameraren pantaila punteatu bezain laster aterako da argazkia.

Smile Shutter™

Erabili irribarre mailaren botoia, argazkia atera aurretik kamerak zein motatako irribarrea

hautemango duen zehazteko.

66

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Abiarazte bizkorra

Erabili abiarazte azkarraren ezarpenak blokeatutako pantailatik aurrealdeko kamera

abiarazteko. Gailuaren kamera lo moduan badago, sakatu kamera tekla.

Abiarazi eta atera argazkia

Kamera tekla sakatuta edukita, kamera lo modutik exekutatu bezain laster aterako du lehen argazkia.

Abiarazi bakarrik (argazki kamera)

Kameraren tekla sakatu eta sakatuta edukita, argazki kamera lo modutik abiaraziko da.

Abiarazi eta grabatu bideoa

Kameraren tekla sakatu eta sakatuta edukita, lehen bideoa bideo kamera lo modutik abiarazi orduko

ateratzen da.

Abiarazi bakarrik (bideokamera)

Kameraren tekla sakatu eta sakatuta edukita, bideo kamera lo modutik abiaraziko da.

Desaktibatuta

Fokatze modua

Argazkiko zein zatik izan behar duten argien kontrolatzen du fokatze funtzioak.

Autofokatze jarraitua aktibatuta dagoenean, kamerak fokatzen jarraitzen du fokatze

marko horiaren barruko eremua fokatuta ager dadin.

Fokatze bakar automatiko

Kamerak automatikoki fokatzen du hautatutako gaia. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.

Eduki ukituta kameraren pantaila; fokatze marko horia urdin bihurtzen da, fokatzea prest dagoela

adierazita. Hatza altxatzen duzunean ateratzen da argazkia.

Aurpegi detekzioa

Kamerak automatikoki hautematen ditu bost aurpegi eta marko zuriekin inguratzen ditu. Kamerak

automatikoki fokatzen du hurbilen dagoen aurpegia. Zein aurpegi fokatu ere hauta dezakezu pantaila

punteatuz. Kameraren pantaila punteatzean, marko urdin bat agertuko da hautatu eta fokatu den

aurpegia erakusteko. Aurpegi hautematea ezin da erabili eszena mota guztietan. Fokatze automatiko

jarraitua aktibatuta dago.

Ukitu fokatzeko

Sakatu kameraren pantailako eremu bat fokatu beharreko eremua zehazteko. Fokatze automatiko

jarraitua desaktibatuta dago. Eduki ukituta kameraren pantaila; fokatze marko horia urdin bihurtzen da,

fokatzea prest dagoela adierazita. Hatza altxatzen duzunean ateratzen da argazkia.

Ezarpen hori

Arrunta argazki moduan soilik dago erabilgarri.

Esposizio balioa

Zehaztu argazkiak agertzea nahi duzun argi kopurua. Zenbat eta handiagoa balioa, orduan eta argi

gehiago izango du argazkiak.

Ezarpen hori

Arrunta argazki moduan soilik dago erabilgarri.

HDR

Erabili HDR (High Dynamic Range) ezarpena atzeko argi biziaren aurrean edo kontraste

handia duten baldintzetan argazkia ateratzeko. HDR funtzioak xehetasunen galera

konpentsatzen du eta eremu argiak eta ilunak eranguratsuak dituen argazkia sortzen du.

Ezarpen hori

Arrunta argazki moduan soilik dago erabilgarri.

Zurien balantzea

Zurien balantzea ezarpenak argi baldintzen arabera doitzen du koloreen balantzea.

Automatikoa

Automatikoki koloreen balantzea argi baldintzetara doitzen du.

Goria

Doitu koloreen balantzea argi baldintza beroetara, adibidez, bonbilla argiaren azpira.

67

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Fluoreszentea

Koloreen balantzea argitasun fluoreszentera doitzen du.

Egun argia

Koloreen balantzea kanpoko baldintza eguzkitsura doitzen du.

Lainotua

Koloreen balantzea zeru lainotuetara doitzen du.

Ezarpen hori

Arrunta argazki moduan soilik dago erabilgarri.

ISO

Baldintza ilunek edo mugitzen diren subjektuek eragindako irudi lausotua murrizteko

erabil dezakezu ISO sentsibilitatea areagotuta.

Automatikoa

ISO sentsibilitatea automatikoki zehazten du.

100

ISO sentsibilitatea 100ean zehazten du.

200

ISO sentsibilitatea 200ean zehazten du.

400

ISO sentsibilitatea 400ean zehazten du.

800

ISO sentsibilitatea 800ean zehazten du.

Ezarpen hori

Arrunta argazki moduan soilik dago erabilgarri.

Neurketa

Funtzio honek automatikoki zehazten du esposizio orekatua, argazkian atera nahi duzun

irudian dagoen argi kopurua neurtuta.

Erdia

Esposizioa irudiaren erdiko baldintzetara doitzen du.

Normala

Irudi osoa jotzen duen argi kopuruarne arabera kalkulatzen du esposizioa.

Puntua

Esposizioa atera nahi duzun irudiko zati txiki batera doitzen du.

Ezarpen hori

Arrunta argazki moduan soilik dago erabilgarri.

Irudi egonkortzailea

Argazki bat ateratzerakoan, zaila izan daiteke gailua egonkor mantentzea.

Egonkortzaileak eskuaren mugimendu txikiak konpentsatzen laguntzen du.

Geoetiketak

Etiketatu argazkiak non hartuak izan diren azaltzen duten xehetasunekin.

Aktibatuta

Geoetiketak aktibatuta daudenean, argazkiak ateratzean gutxi gorabeherako kokapen geografikoa

automatikoki gehitzen zaie. Geoetiketak erabiltzeko,

Ezarpenak menuan kokapen-eginbideak gaitu

behar dituzu. Argazki bati geoetiketak gehitzeko, argazkia atera baino lehenago zehaztu behar da

kokapena. Kameraren pantailan agertzeak kokapena zehaztuta dagoela adierazten du. Gailua
kokapena bilatzen ari denean, agertuko da.

Desaktibatuta

Geoetiketak desaktibatuta daudenean, ezin duzu argazkiaren kokapena ikusi.

68

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Kargatu automatikoki

Kargatu automatikoki argazkien eguneratzeak aurrez hautatutako sare sozialaren

zerbitzura (SNS).

Ukipen kaptura

Identifikatu fokatze eremu jakin bat, kameraren pantaila hatzarekin ukituta. Hatza altxa

bezain laster ateratzen da argazkia. Fokatzeko modua ukipen bidezko fokatzean ezarrita

dagoenean bakarrik dago erabilgarri.

Aktibatuta

Desaktibatuta

Obturadorearen soinua

Aukeratu bideoa grabatzerakoan soinua aktibatzea edo desaktibatzea.

Datuen biltegiratzea

Datuak SD txartel eramangarri batean edo gailuaren barne biltegiratzean gordetzea

aukera dezakezu.

Barne biltegia

Argazkiak edo bideoak gailuaren memorian gordeko dira.

SD txartela

Argazkiak edo bideoak SD txartelean gordeko dira.