Gehitu kokapen geografikoa argazkietan
Aktibatu geoetiketak, argazkiak ateratzen dituzunean gutxi gorabeherako kokapen
geografikoa (geoetiketak) gehitzeko argazkietan. Kokapen geografikoa hari gabeko
sareak (mugikorreko sareak eta Wi-Fi® sareak) edo GPS teknologia erabiliz zehazten da.
Kameraren pantailan agertzen denean, geoetiketak aktibatuta daudela baina kokapen
geografikoa ez dela aurkitu adierazten da. agertzen denean, geoetiketak aktibatuta
daudela eta kokapen geografikoa erabilgarri dagoela adierazten da, beraz, argazkietan
geoetiketak gehitu ahal izango dira. Bi ikur horietako bat bera ere agertzen ez bada,
geoetiketak desaktibatuta daude.
Geoetiketak aktibatzeko
1
Aktibatu kamera.
2
Punteatu , gero punteatu
Geoetiketak > Aktibatuta.
3
Punteatu
Ados GPS edo hari gabeko sareak gaitzea onartzeko.
4
Markatu hautatu nahi dituzun aukerak
Kokapen zerbitzuak atalean.
5
Ezarpenak berretsitakoan, sakatu kameraren pantailara itzultzeko.
6
Kameraren pantailan agertzen bada, zure kokapena erabilgarri dago eta zure
argazkia geoetiketa daiteke. Bestela, egiaztatu zure GPSa eta/edo hari gabeko
sareko konexioa.