Sony Xperia M - TrackID™‎ teknologia

background image

TrackID™ teknologia

TrackID™ teknologia erabiliz musika identifikatzea

Erabili TrackID™ musika hautemateko zerbitzua inguruan entzuten dituzun abestiak

identifikatzeko. Grabatu abesti baten lagin labur bat eta artistari, izenburuari eta albumari

buruzko informazioa eskuratuko duzu segundo gutxi batzuren buruan. TrackID™

teknologiak identifikatutako pistak erosi ditzakezu eta TrackID™ zerrendak ikus ditzakezu

mundu guztiko TrackID™ erabiltzaileek zer bilatzen duten ikusteko. Emaitza hobeak

lortzeko, erabili TrackID™ teknologia leku lasai batean.

TrackID™ aplikazioa irekitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

TrackID™.

TrackID™ widgeta ere erabil dezakezu

TrackID™ aplikazioa irekitzeko.

TrackID™ erabilita pistei buruzko informazioa bilatzeko

1

Ireki

TrackID™ aplikazioa eta mantendu gailua musika datorren lekura begira.

2

Punteatu . TrackID™ zerbitzuak pista ezagutzen badu, emaitzak pantailan

azalduko dira.

TrackID™ aplikazioaren hasierako pantailara itzultzeko, sakatu .

TrackID™ zerrendak ikusteko

1

Ireki

TrackID™ aplikazioa eta punteatu Zerrendak. Grafiko bat ikusten duzun

lehen aldian, zure eskualdean ezarriko da.

2

Beste herrialde batzuetako bilaketa ezagunagoen grafikoak ikusteko, punteatu >

Lurraldeak.

3

Hautatu herrialde edo eskualde bat.

TrackID™ teknologiaren emaitzak erabiltzea

Pistari buruzko informazioa azaltzen da TrackID™ aplikazioak pista bat ezagutzen

duenean. Pista erostea edo posta elektroniko, SMS edo sare sozial baten bidez

partekatzea hauta dezakezu. Pistaren artistari buruzko informazio gehiago ere eskura

dezakezu.

TrackID™ aplikazioak ezagututako pistak erosteko

1

TrackID™ aplikazioak pistaren bat ezagutzen duenean, punteatu Deskarga.

2

Jarraitu gailuko jarraibideak erosketa osatzeko.

Halaber, erosteko pista hauta dezakezu

Historia edo Zerrendak fitxa irekita TrackID™

hasierako pantailatik.

Baliteke pistak erosteko eginbidea herrialde/eskualde guztietan onartuta ez egotea, edota sare

edo zerbitzu hornitzaile guztiek ez onartzea ere.

Pistak partekatzeko

1

TrackID™ aplikazioak pistaren bat ezagutzen duenean, punteatu Partekatu, eta

hautatu partekatzeko metodoa

2

Jarraitu gailuko jarraibideak prozedura osatzeko.

Halaber, partekatzeko pista hauta dezakezu

Historia edo Zerrendak fitxa irekita TrackID™

hasierako pantailatik.

Pista batean, artistari buruzko informazioa ikusteko

TrackID™ aplikazioak pistaren bat ezagutzen duenean, punteatu Artistaren info..

Halaber, pista baten artistaren informazioa ikus dezakezu

Historia edo Zerrendak fitxa irekita

TrackID™ hasierako pantailatik.

58

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Pista gomendatzeko Facebook™-en

1

TrackID™ aplikazioa irekita dagoela, punteatu pistaren izenburua.

2

Pistaren informazioa pantailan, itxaron fitxa agertu arte eta, gero, punteatu fitxa

hau.

3

Hasi saioa

Facebook™-en eta gomendatu pista.

Baliteke eginbidea herrialde/eskualde guztietan onartuta ez egotea, edota sare edo zerbitzu

hornitzaile guztiek ez onartzea ere.

Pista bat historiatik erreproduzitzeko

1

Ireki

TrackID™ aplikazioa eta punteatu Historia.

2

Punteatu pistaren titulua eta punteatu

Ezabatu.

3

Punteatu

Bai berresteko.

59

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.