Video Unlimited aplikazioari buruz
Erabili Video Unlimited zerbitzua Android gailuan ez ezik, ordenagailuan, PlayStation
®
Portable-n (PSP
®
), PlayStation
®
3n edo PlayStation
®
Vita-n ere, ikus ditzakezun bideoak
alokatu eta erosteko. Hautatu Hollywoodeko azken filmen, akziozkoen, komedien,
klasikoen eta beste hainbat kategorien artean.
Agian Video Unlimited ez da erabilgarri egongo herrialde edo eskualde guztietan.
Video Unlimited irekitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu .
Video Unlimited menuaren ikuspegi orokorra
Kontua
Ikusi kontuaren informazioa
Nire bilduma
Ikusi gordetako bideo eduki guztia
Ezarpenak
Ikusi eta aldatu kontuaren, erosketen eta deskargen ezarpenak
Gehitu nahietan
Gehitu uneko bideoa nahien zerrendan
Ezabatu guztiak
Ezabatu nahien zerrendako elementu guztiak
Kendu nahien zerrendatik Ezabatu unean ikusten ari zaren bideoa nahien zerrendatik
Partekatu informazioa
Partekatu uneko bideoari buruzko informazioa sare sozialen, posta
elektronikoaren Bluetooth teknologiaren edo beste metodo baten bidez
Lege baldintzak
Ikusi lege informazioa
Video Unlimited menua dinamikoa da, hots, aukera guztiak ez daude beti erabilgarri. Adibidez,
nahien zerrendako elementu guztiak ezabatzeko aukera zerrenda ikusten ari zarenean soilik
dago erabilgarri.
Video Unlimited menua irekitzeko
•
Video Unlimited aplikazioa irekita dagoela, punteatu .
Video Unlimited kontua sortzea
Video Unlimited kontu bat sortu behar duzu Video Unlimited zerbitzuaren bidez filmak
erosi edo alokatu nahi badituzu. Dagoeneko PlayStation
®
sareko kontu bat edo Sony
Entertainment Network kontu bat baduzu, kontu hori ere erabil dezakezu.
Video Unlimited hautapena arakatzea
Arakatu bideoak kategoriaren arabera edo sartu testua elementu jakin bat bilatzeko.
Interesatzen zaizkizun bideoak aurreikustea ere aukera dezakezu.