Bateria
Bateria kargatzea
Gailuaren bateriak karga pixka bat izaten du erosten duzunean. Zenbait minutu pasa
daitezke bateria ikonoa pantailan agertu baino lehen, kargatzeko kablea energia iturri
batera, hala nola USB ataka batera edo kargagailu batera, konektatzen duzunean.
Kargatzen ari den bitartean, gailua normaltasunez erabil dezakezu. Gailua denbora luzez
kargatzen edukiz gero, gau osoan adibidez, ez da bateria edo gailua kaltetuko.
Gailua kargatzeko
10
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
1
Entxufatu kargagailua korronte hartune batera.
2
Entxufatu USB kablearen mutur bat kargagailuan (edo ordenagailuaren USB
atakan).
3
Entxufatu kablearen beste muturra gailuaren micro USB atakan, USB ikurra gora
begira dagoela. Jakinarazpen argia piztuko da kargatzen hasitakoan.
4
Jakinarazpen argia berde dagoenean, gailua erabat kargatuta dago. Deskonektatu
USB kablea gailutik kanpora tiratuz. Ziurtatu konektorea okertzen ez duzula kablea
gailutik kentzean.
Bateria erabat deskargatuta badago, baliteke minutu batzuk behar izatea jakinarazpen argiak
pizteko kargagailuaren kablea energia hartune batera konektatzen duzunean.
Bateriaren jakinarazpen argien egoera
Berdea
Bateria guztiz kargatuta dago
Gorri keinukaria
Bateria gutxi gelditzen da
Laranja
Bateria kargatzen ari da. Ez da bateria asko ez gutxi gelditzen
Bateria egiaztatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Telefonoari buruz > Egoera > Bateria maila.
Bateriaren errendimendua hobetzea
Ondorengo aholkuek zure bateriaren errendimendua hobetzen lagunduko dizute:
•
Kargatu gailua maiz. Ez dio bateriaren iraupenari eragingo.
•
Internetetik datuak jaisteak energia kontsumitzen du. Internet erabiltzen ez baduzu,
bateria aurrez dezakezu, jakinarazpenen panelean datu mugikorren konexio guztiak
desgaituta. Horretarako, egoera barra behera arrastatu behar duzu. Ezarpen horrek ez
du datuak hari gabeko sareen bidez transmititzea eragotziko.
•
Desaktibatu Bluetooth® eta Wi-Fi® eginbide hauek behar ez dituzunean. Errazago
aktibatu eta desaktibatzeko, arrastatu egoera barra behera jakinarazpenen panelean.
•
Erabili
STAMINA modua eta Bateria gutxiko modua eginbideak bateriaren kontsumoa
gutxitzeko. Gailua erabiltzen duzun moduaren arabera, zuretzat egokiena den bateria
aurrezteko modua hauta dezakezu. Gainera, bateria aurrezteko modu bakoitzaren
ezarpenak pertsonaliza ditzakezu.
•
Ezarri sinkronizazio aplikazioak (posta elektronikoa, egutegia eta kontaktuak
sinkronizatzeko erabiltzen dena), eskuz sinkronizatzeko. Automatikoki ere sinkroniza
daiteke, baina sinkronizazioko denbora gehiago behar da.
•
Irakurri gailuaren bateriaren erabilerari buruzko menua, energia gehien zein aplikaziok
kontsumitzen duen ikusteko. Zure bateriak energia gehiago kontsumituko du bideoak eta
musika erreproduzitzeko aplikazioak erabiltzen dituzunean, YouTube™, adibidez. Google
Play™ zerbitzutik deskargatutako aplikazio batzuek ere bateria gehiago kontsumi
dezakete.
•
Itxi eta irten erabiltzen ari ez zaren aplikazioetatik.
•
Jaitsi pantailaren argitasun maila.
•
Desaktibatu gailua edo aktibatu
Hegaldi modua ezarpena, estaldurarik gabeko eremuan
bazaude. Bestela, gailuak etengabe bilatuko ditu sare erabilgarriak, eta horrek bateria
kontsumitzen du.
•
Erabili Sony™-ren jatorrizko eskulibreko gailuak musika entzuteko. Eskulibreko gailuek
gailuaren bozgorailuek baino bateria gutxiago kontsumitzen dute.
•
Mantendu gailua egonean ahal denean. Egonean moduaren iraupena deritzo gailua
sarera konektatuta egon, baina erabiltzen ez den denborari.
•
Desgaitu horma paper dinamikoak.
Bateriaren erabileraren menua atzitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa > Bateriaren erabilera.
11
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
STAMINA modua erabiltzea
Aktibatu
STAMINA modua eginbidea Wi-Fi® konexioa, datu trafikoa eta energia
gastatzen duten hainbat aplikazio pausatzen ditu, pantaila inaktibo dagoenean.
STAMINA modua aktibo dagoenean, telefono deiak eta SMS eta MMSak jasotzen
jarraituko duzu. Era berean, aplikazioen zerrenda konfigura dezakezu, pantaila inaktibo
dagoela exekutatuta jarrai dezaten. Pantaila berriro aktibo dagoenean, pausatutako
funtzio guztiak berrekingo dira.
STAMINA modua aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Punteatu
STAMINA modua alboko eta punteatu Aktibatu.
STAMINA modua desaktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Punteatu
STAMINA modua alboko .
STAMINA moduaren ezarpenak aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Ezarpenen menua irekitzeko, punteatu
STAMINA modua.
4
Gehitu edo kendu aplikazioak nahi bezala.
5
Amaitutakoan, punteatu
Eginda.
Gailuaren egonean moduaren gutxi gorabeherako iraupena
Egonean moduaren iraupenak gailua sare batera konektatuta egon, baina aktiboki
erabiltzen ez denean (deiak egin edo jaso) bateriak iraun dezakeen denbora kopurua
esan nahi du. STAMINA moduak, aktibatuta dagoenean, etengabe ebaluatzen du
gelditzen den egonean moduaren iraupena eta gailuaren erabileraren arabera iraupena
desberdina izan daiteke. STAMINA modua oso eraginkorra da egonean moduaren
iraupena luzatzeko, gailuaren pantaila blokeatuta mantentzen baduzu. Pantaila gutxitan
blokeatzen baduzu, ez duzu hobekuntza handirik bilatuko bateriaren errendimenduan.
Gailua lehenengo aldiz erabiltzen duzunean, baliteke egonean moduaren gutxi gorabeherako
iraupena zehatza ez izatea, ez baita erabilera historia estimaturik egongo.
Egonean moduaren gutxi gorabeherako iraupena ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
Bateria gutxi modua erabiltzea
Bateria gutxi duzunean,
Bateria gutxiko modua eginbidea aktiba dezakezu, bateria
aurrezteko. Eginbide honek pantailaren distiraren, datu trafikoaren eta bibrazio funtzioen
ezarpenak doitzen laguntzen dizu, bateria gutxiago gastatzen laguntzeko.
Bateria gutxi modua aktibatzeko
1
Arrastatu egoera barra behera eta ondoren punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Bateriaren kudeaketa.
3
Arrastatu
Bateria gutxiko modua aukeraren alboko graduatzailea eskuinera.
Bateria gutxi modua desaktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Punteatu
Bateria gutxiko modua alboko .
12
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Bateria gutxi moduaren ezarpenak aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Ezarpenen menua irekitzeko, punteatu
Bateria gutxiko modua.
4
Doitu ezarpenak nahi bezala.
5
Amaitutakoan, punteatu .