Sony Xperia M - Idatzi testua

background image

Idatzi testua

Pantailako teklatua

Punteatu pantailako QWERTY teklatuko teklak testua behar bezala sartzeko. Aplikazio

batzuek pantailako teklatua automatikoki irekitzen dute. Testu-eremu bat ukituta ere ireki

dezakezu teklatu hori.

Pantailako teklatua erabiltzea

1 Aldatu karaktereak maiuskulen eta minuskulen artean eta aktibatu maiuskulak. Zenbait hizkuntzetan, tekla

hori hizkuntzaren karaktere gehigarriak atzitzeko erabiltzen da.

2 Itxi pantailako teklatuaren ikuspegia. Kontuan hartu ikono hau ez dela modu bertikalean agertzen.

3 Bistaratu zenbakiak eta ikurrak.

4 Pertsonalizatu zure teklatua. Tekla hori teklatua pertsonalizatzen denean desagertu egingo da.

5 Sartu zuriune bat.

6 Sartu orga itzulera edo berretsi testu idazketa.

7 Ezabatu kurtsorearen aurreko karakterea.

Irudi guztiak laguntzeko dira soilik; eta, baliteke egiazko gailuaren itxura zehatza ez izatea.

Bistaratu pantailako teklatua testua sartzeko

Punteatu testua sartzeko eremu bat.

Ezkutatu pantailako teklatua

Pantailako teklatua irekita dagoela, punteatu

.

Pantailako teklatua pertsonalizatzeko

1

Ireki pantailako teklatua eta punteatu .

2

Jarraitu pantailako teklatua pertsonalizatzeko argibideak.

Pantailako teklatua pertsonalizatzen duzunean

Aurpegieren tekla kontrol laukia markatzen ez

baduzu, ez da aurpegieraren ikonoa agertuko.

21

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Pantailako teklatua orientazio horizontalean erabiltzeko

Testua sartzean, ezarri gailua horizontalki.

Teklatuak eginbide hau onar dezan, modu horizontala onartu behar du erabiltzen ari zaren

aplikazioak eta pantailaren orientazio ezarpenak automatiko gisa egon behar du ezarrita.

Sartu testua pantailako teklatua erabiliz

Teklatuan ikusgai dagoen karaktere bat sartzeko, punteatu karakterea.

Karaktere baten aldagaia idazteko, eduki ukituta teklatuko karaktere arrunt bat

erabilgarri dauden aukeren zerrenda lortzeko, eta, ondoren, hautatu zerrendatik.

Adibidez, "é" sartzeko, eduki ukituta "e" beste aukera bat agertu arte; ondoren,

oraindik ere hatza teklatuan sakatuta duzula, arrastatu eta hautatu "é".

Aldatu hizki maiuskuletatik minuskuletara eta alderantziz

Letra bat sartu aurretik, punteatu hizki maiuskuletatik aldatzeko , edo

alderantziz.

Aktibatu maiuskulak

Hitz bat idatzi aurretik, sakatu edo

agertzen den arte.

Sartu zenbakiak eta ikurrak

Testua sartzerakoan, punteatu . Zenbaki eta ikurdun teklatu bat agertzen da.

Punteatu

aukera gehiago ikusteko.

Ohiko puntuazio markak sartzeko

1

Hitza idazten amaitutakoan, punteatu hutsune barra.

2

Hautatu puntuazio marka hautagaien barratik. Hautatutako marka hutsunearen

aurretik sartuko da.

Puntua azkar sartzeko, punteatu hutsune barra birritan hitza sartzen amaitutakoan.

Karaktereak ezabatzeko

Punteatu kurtsorea lekura ezabatu nahi duzun karakterearen ondoren, gero

punteatu .

Orga itzulerara sartzeko

Testua idazten duzunean, punteatu

orga itzulerara sartzeko.

Testua hautatzeko

1

Idatzi zerbait eta eduki testua punteatuta. Punteatzen duzun hitzaren bi aldetan

tabulatzaileak agertuko dira.

2

Arrastatu tabulatzaileak ezkerrera edo eskuinera testu gehiago hautatzeko.

Testua orientazio horizontalean editatzeko

1

Idatzi testua, gero punteatu birritan sartutako testua.

2

Hautatu landu nahi duzun testua eta punteatu

Editatu... eta hautatu aukera bat.

Testua orientazio bertikalean editatzeko

1

Sartu testua, gero punteatu birritan sartutako testia aplikazioaren barra agertzeko.

2

Hautatu editatu nahi duzun testua, gero erabili aplikazioaren barra nahi duzun

aldaketak egiteko.

Aplikazio-barra

22

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

1

Itxi aplikazio-barra

2

Hautatu testu osoa

3

Moztu testua

4

Kopiatu testua

5

Itsatsi testua

arbelean testua gordeta duzunean bakarrik azaltzen da.

Pasa hatza idazteko funtzioa erabiltzea hitzak idazteko

Pantailako teklatuan hatza letra batetik bestera irristatuta idatzi dezakezu testua.

Pasa hatza idazteko pantailako teklatua erabiltzen duzunean soilik dago erabilgarri.

Pasa hatza idazteko funtzioa erabiliz testua idazteko

1

Pantailako teklatua erabiliz testua idazten duzunean, irristatu hatza letra batetik

bestera eta idatzi nahi duzun hitza trazatu arte.

2

Jaso hatza hitza idazten amaitutakoan. Idatzi dituzun letretan oinarritutako hitzak

iradokiko dizkizu. Beharrezkoa bada, hautatu hitz zuzena hautagaien barran.

3

Aukera gehiago ikusteko, korritu eskuinera edo ezkerrera hitz hautagaien barran.

Nahi duzun hitza aurkitu ez baduzu, punteatu behin hitz osoa ezabatzeko.

Ondoren saiatu berriro hitza berriro traza mugimendu bidezko idazketa funtzioa

erabiliz edo punteatu letra bakoitza, hitza sartzeko.

4

Zuriunea keinuen artean ezarpena aktibatuta badago, trazatu idatzi nahi duzun

hurrengo hitza. Bestela, punteatu hutsune barra eta trazatu idatzin nahi duzun

hurrengo hitza.

Zuriunea keinuen artean ezarpena aktibatuta dagoenean lotutako hitz elkartuak idazteko,

baliteke hitzaren lehen zatia idazteko irristatu behar izatea eta gainerakoa idazteko letra

bakoitza punteatu behar izatea.

Pasa hatza idazteko ezarpenak aldatzeko

1

Pantailako teklatua erabiliz testua sartzerakoan, punteatu .

2

Sakatu eta, ondoren, sakatu

Teklatuaren ezarpenak.

3

Punteatu

Testu sarrera ezarpenak.

4

Markatu edo kendu marka

Pasa hatza idazteko kontrol laukiari.

5

Etengabe zuriunea punteatu gabe keinu baten eta bestearen artean zuriunea

automatikoki gehitu nahi baduzu, markatu

Zuriunea keinuen artean kontrol laukia.

Markagailua

Markagailua telefonoetako ohiko 12 teklako teklatuaren antzekoa da. Testu iragarle eta

sakatze anitz aukerak eskaintzen ditu. Teklatuaren ezarpenetan aktiba dezakezu

markagailuaren idazketa-metodoa. Markagailua orientazio bertikalean soilik dago

erabilgarri.

23

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Erabili markagailua

1

Aukeratu testu-idazketa aukera

2

Aldatu karaktereak maiuskulen eta minuskulen artean eta aktibatu maiuskulak

3

Bistaratu zenbakiak.

4

Bistaratu ikurrak eta aurpegierak.

5

Sartu zuriune bat

6

Sartu orga itzulera bat edo berretsi testu idazketa

7

Ezabatu kurtsorearen aurreko karakterea

Irudi guztiak laguntzeko dira soilik; eta, baliteke egiazko gailuaren itxura zehatza ez izatea.

Ireki markagailua lehen aldiz

1

Punteatu testua sartzeko eremu bat eta punteatu .

2

Sakatu eta, ondoren, sakatu

Teklatuaren ezarpenak.

3

Punteatu

Teklatuaren itxura > Teklatuaren diseinua.

4

Hautatu teklatu birtuala.

Teklatu birtuala modu bertikalean soilik erabil daiteke.

Sartu testua markagailua erabiliz

Markagailuan agertzen denean, punteatu karaktere-teklak behin, nahi duzun

hizkia teklako lehen hizkia izan ez arren. Punteatu agertzen den hitza edo punteatu

proposamen gehiago ikusi eta zerrendako hitz bat hautatzeko.

Markagailuan agertzen denean, punteatu sartu nahi duzun hizkiari dagokion

karaktere-tekla. Sakatu karaktere-tekla behin eta berriro erabili nahi duzun

karakterea agertzen den arte. Ondoren, egin gauza bera sartu nahi duzun

karaktere bakoitzeko.

Sartu zenbakiak markagailua erabiliz

Markagailua irekita dagoela, punteatu . Zenbakidun markagailua agertzen da.

Txertatu ikurrak eta aurpegierak markagailua erabiliz

1

Markagailua irekita dagoela, punteatu

. Ikurren eta aurpegieren sareta agertzen

da.

2

Korritu gora edo behera aukera gehiago ikusteko. Punteatu ikur edo aurpegiera

bat hura hautatzeko.

Teklatuaren eta markagailuaren ezarpenak

pantailako teklatuaren eta markagailuaren ezarpenak zehatz ditzakezu, hala nola,

idazketa-hizkuntza eta zuzenketa automatikoa.

24

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Pantailako teklatuaren eta telefonoko teklatuaren ezarpenetara sartzeko

1

Pantailako teklatua edo markagailua erabiliz testua sartzen duzunean, punteatu

edo .

2

Sakatu eta, ondoren, sakatu

Teklatuaren ezarpenak.

Idazteko hizkuntza gehitzeko

1

Pantailako teklatua edo teklatu birtuala erabiliz testua idazten duzunean, punteatu

edo .

2

Punteatu eta punteatu

Teklatuaren ezarpenak.

3

Punteatu

Hizkuntzak > Idazketa hizkuntzak eta markatu dagokion kontrol laukia.

Punteatu

Ados berresteko.

Testu idazketaren ezarpenak

Pantailako teklatua edo telefonoko teklatua erabiliz testua idazterakoan, testu

idazketaren ezarpenen menua atzi dezakezu, testu iragarlearen, zuriune automatikoen

eta konponketa bizkorren aukerak ezartzeko. Adibidez, hitzen aukerak nola azaltzen

diren eta idazten duzun bitartean hitzak nola zuzentzen diren erabaki dezakezu. Idazten

dituzun hitz berriak gogoratzeko ere konfigura dezakezu testu idazkeraren aplikazioa.

Aldatu testu-idazketa ezarpenak

1

Pantailako teklatua edo teklatu birtuala erabiliz testua sartzen duzunean, punteatu

edo .

2

Punteatu , punteatu

Teklatuaren ezarpenak > Testu sarrera ezarpenak eta

hautatu ezarpen esanguratsuak.

Ahots bidezko idazketa erabilita testua sartzea

Testua sartzean, hitzak idatzi beharrean, ahots bidezko idazketaren funtzioa erabil

dezakezu. Sartu nahi dituzun hitzak esan besterik ez duzu egin behar. Ahots bidezko

idazketa Google™ teknologia esperimentala da eta hizkuntza eta eskualde ugaritan dago

eskuragarri.

Ahots bidezko idazketa gaitzeko

1

Pantailako teklatua edo markagailua erabiliz testua sartzen duzunean, punteatu

edo .

2

Punteatu eta punteatu

Teklatuaren ezarpenak.

3

Markatu

Google ahotserako tekla kontrol laukia.

4

Sakatu ezarpenak gordetzeko. Mikrofonoa ikonoa azalduko zaizu pantailako

teklatuan edo markagailuan.

Testua sartu ahots bidezko idazketa erabilita

1

Ireki pantailako teklatua edo teklatu birtuala.

2

erabilgarri badago, punteatu. Erabilgarri ez badago, eduki ukituta idazteko

hizkuntzaren tekla, adibidez,

.

3

agertzen denean, esan idazteko testua. Amaitutakoan, punteatu berriro.

Iradokitako testua agertuko da.

4

Editatu testua eskuz, beharrezkoa bada.