Sony Xperia M - Mugikorren sareen ezarpenak

background image

Mugikorren sareen ezarpenak

Gailua automatikoki aldatzen da mugikorren sare batetik bestera, eremuetan erabilgarri

dauden mugikorren sareen arabera. Eskuz ere ezarri dezakezu gailua sare mugikorraren

modu batera sar dadin, adibidez, WCDMA edo GSM.

30

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Sare mota hautatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gehiago... > Sare mugikorrak.

3

Punteatu

Sare modua.

4

Hautatu sare mota bat.

Hautatu beste sare bat eskuz

1

Hasierako pantaila pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gehiago... > Sare mugikorrak > Zerbitzu

hornitzaileak.

3

Punteatu

Bilaketa modua > Eskuzkoa.

4

Hautatu sarea.

Sarea eskuz hautatzen baduzu, gailuak ez du beste sarerik bilatuko, eskuz hautatutako

sarearen estaldura-eremutik irten arren.

Sare hautapen automatikoa aktibatzeko

1

Arrastatu egoera barra behera eta ondoren punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Gehiago... > Sare mugikorrak > Zerbitzu hornitzaileak.

3

Punteatu

Bilaketa modua > Automatikoa.

Datu trafikoa desaktibatu

Sare mugikorreko datu konexio guztiak desgai ditzakezu datuak nahi gabe deskarga edo

sinkronizatu ez daitezen. Jarri harremanetan sareko operadorearekin harpidetza planari

eta datu trafikoaren kostuei buruzko informazio gehiago lortzeko.

Datu trafikoa desaktibatuta dagoenean, Wi-Fi® eta Bluetooth™ konexioak erabiltzen jarrai

dezakezu. MMS mezua bidaltzen eta jasotzen ere jarrai dezakezu.

Datu trafiko guztia desaktibatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gehiago... > Sare mugikorrak.

3

Desmarkatu

Datu trafikoa kontrol-laukia.

Ibiltaritzako datuak

Zenbait sare-operadorek mugikorraren saretik datuen konexioa ahalbidetzen dute zure

tokiko saretik kanpo zaudenean (roaming). Kontutan izan datuen transmisioko karguak

aplika daitezkeela. Informazio gehiago lortzeko, jarri sare operadorearekin harremanetan.

Aplikazioek zure tokiko sareko Interneteko konexioa erabil dezakete jakinarazpenik gabe,

adibidez, bilaketa eta sinkronizazio eskaerak bidaltzerakoan. Kargu osagarriak aplikatu ahal

izango dira halako konexioak ezartzen direnean ibiltaritzan. Informazio gehiagorako, jar zaitez

harremanetan zure operadorearekin.

Datuak ibiltaritzan aktibatzeko

1

Hasierako pantaila pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Gehiago... > Sare mugikorrak.

3

Markatu

Ibiltaritzako datuak kontrol laukia.

Ezin duzu datuen ibiltaritza aktibatu, datu-konexioa desaktibatuta dagoenean.

31

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.